Askotan negozioaren kudeatzaileek galdera bat egiten diote beren buruari: Egin al dezaket gastu hori edo beste bat, batez ere langile bat gehiago kontratatu ahal izatea?
Erantzuna nahiko erraza da. Bi datu jakin behar ditugu:
- Egin beharreko gastua eurotan.
- Negozioan lantzen ari garen marjinaren ehunekoa.
Marjina ehunekotan kalkulatzeko, honako hiru urrats hauek egin behar dira:
- Marjina gordina eurotan:

- Salmenten kostua honela kalkulatuko genuke:

- Eta Marjina Gordina kalkulatzeko:

Gastu bati ekingo badiogu, gastu hori estaltzeko behar den salmenten gehikuntza jakin behar dugu. Kasu horretan, eragiketa hau egin beharko genuke:

Langile bat behar dudala uste badut eta urtebetez kontratatzearen guztizko soldata-kostua 34.000 €-koa izango bada eta nire negozioaren Marjina Gordinaren % 38 bada, egin beharko dudan salmenten igoera honako hau izango da:

Beraz, honako galdera hau egin behar diogu geure buruari: Lor dezaket salmenten igoera hori urtebetean, gastu hori estaltzeko?
Erantzuna baiezkoa izango dela uste badugu, ahalegina egin dezakegu, baina uste badugu kostatuko zaigula salmentak handitzea, hobe da gastua ez egitea.