Armairu bat daukat nire etxearen sarreran berokietarako. Barra bakarrik zeukan eta azpian ezer ez. Gauzak hor uzten genituen, baina, egia esan, kaotiko samarra zen. Apalategi edo altzari bat bilatzen aritu nintzen, zegoen hutsune horretan koadratzeko eta, gainera, armairua forratuta zegoen egurrarekin ondo konbinatzeko. Hau da, ezaugarriak begiratu behar nituen neurriak eta egur mota ezagutzeko. Azkenean, hutsunerako propio eginak ziruditen neurriak zituen bat aurkitu nuen, eta haren tonua bat zetorren armairu barruko forruarenarekin. Erosi nuen, arazoa konpondu nuen, kaosari agur esan nion.
Orain, imajinatu beste pertsona batekin akordio komertzial bat lortzen saiatzen ari zarela (pertsona horrentzat x lan bat egitea, zure produktua saltzea, zure zerbitzua kontrata dezaten lortzea…). Beste aldeak beti pentsatzen du zer lortzen duen zuk nahi duzun hori “egiten” badu (lan hori egiteko kontratatzea, produktua erostea, zure zerbitzua kontratatzea…). Hau da, ekintzara bultzatzen duena lortzen duen onura da. Guk gure apalategiarekin bezala, erosarazi zidana nire arazoa konpontzea zen, kaosarekin amaitzea.
Hau da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen ezaugarriak onura bihurtu behar dira. Pertsonok ezaugarriak ezagutu behar ditugu, baina etekinak erosten dituzte.
Nola bihurtu ezaugarriak onura?
Jar iezaiozu ezaugarriari “-teko/-tzeko” bat. Garbigailuaren adibidea jartzen dut beti. Imajinatu 10 kilorainoko karga duen bat, erosketak garbigailu gutxiago jarri behar dituzulako eta denbora irabazten duzulako, eta, gainera, uraren eta argiaren fakturetan aurrezten laguntzen duelako.
- Ezaugarria:
- 10 kilo arteko karga
- Onurak:
- Garbigailu gutziago jarri, denbora irabazi.
- Argia eta ura aurreztea.
Hori da “-teko/-tzeko”ren boterea. Horrela, ezaugarriak onura bihurtzen dira, eta honetarako bat jartzen zaie:
10 kilorainoko karga-garbigailua, denbora, argia eta ura aurrezteko.
Zurezko apalategia, x cm-koa, kaosa ordenatzeko.
Ezaugarriak mozkin bihurtzen ditu gehiago saltzeko. Gogoratu pertsonok ezaugarriak ezagutu behar ditugula, ez ezkutatu, bistan jarri, baina, erostera edo kontratatzera mugituko dituena, onura izango da.
Hau oso copywritingekoa da, zure sekretu handienetako bat dela esango nuke. Baina, gainera, bizitzarako oso praktikoa da, ekintza zerk mugiarazten duen jakitea eta “erabiltzea” lagungarria izango da zure egunerokoan.