Joan den maiatzean, Bizkaiko Retail Euskal Eskolatik antolatu genituen bi Work Kafeak izan ziren. Oraingoan, gure instalazioetatik atera eta Getxo Enpresara eta Bilbao Centro zentrora hurbildu nahi izan genuen, sare sozialetarako edukiak egiten sakontzeko, zehazki, Instagramerako bideo laburretan.
Mikel Azpiri, komunikazio eta diseinu grafiko sortzailean aditua, izan zen bi ekitaldiak zuzendu zituena. Topaketak Canva aplikazioaren ingurukoak izan ziren. Aplikazio hori oso tresna eraginkorra eta baliotsua da bideoak argitaratu aurretik editatzeko orduan. Bertaratu zirenek aplikazioa deskargatu zuten telefono mugikorretan, klasea urratsez urrats jarraitzeko eta eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak kontrolatzeko, hasi tamaina, distira edo abiadura kontrolatzetik eta ahots-kontrolatzaileetara, bolumenera edo azpitituluetara.
Canvak eskaintzen dituen txantiloiei eta interfaze intuitiboari esker, parte hartzen zuten saltokiak aplikazioan mugitzeko eta hizlariak emandako aholkuak praktikan jartzeko gai izan ziren.
Beste alde batetik, bereziki nabarmendu zen oso garrantzitsua dela saltoki bakoitzaren hartzaile diren ikus-entzuleak ezagutzea eta gidoi ona izatea, helburu argiekin eta bideoan zehar eragiteko funtsezko puntuekin.
Topaketa horietan, saltokiek beren zalantzak eta esperientziak azaldu zituzten testuari ahotsa ematen dioten programekin; izan ere, gehienetan ez ziren eroso sentitzen off-eko ahotsa beraiek jarriz.
Internet bidez deskargatzen edo erosten diren irudiak, bideoak edo audioak erabiltzeko lizentzia izatearen garrantziaz ere eztabaidatu zen; izan ere, gai horrek kezkatzen zituen, batez ere musikagatik.
Parte hartu zuten saltokiek beren sare sozialetarako bideo laburrak egiteko prestakuntza eskuratzeaz gain, esperientzia propioak trukatzeko eta gaiari buruzko zalantzak eta bitxikeriak azaltzeko aukera ere izan zuten.
Topaketa horien bidez, eskuratutako ikaskuntza praktikan jartzea lortzen dugu, bai aholkularitza pertsonalizatuen bidez, bai Retail Euskal Eskolako gure plataforman online dauden prestakuntza-edukien bidez.
Laburbilduz, sare sozialetako bideoak, batez ere laburrak eta zuzenak direnak, oso kanal baliotsuak dira saltokientzat, audientziarekin modu gogoangarri eta erakargarrian konektatzeko aukera ematen baitiete.