Ondo dakigunez, gabonak oso une garrantzitsuak dira gure negozioan, gure hirietako kaleetan gehien mugitzen den garaietako bat, eta, zalantzarik gabe, urteko salmenta handienetakoa.
Enpresari komertzialok negozioetarako hain garrantzitsuak diren une hauetan aktibo mantendu behar dugu, enpresa dekorazio berezi batekin eta musika egokiarekin apaindu behar dugu, garai honetara egokituz, horrela lokaletan Gabonetako ekosistema txiki bat sortuz. Zalantzarik gabe, zaindu beharreko beste alderdi bat erakusleihoa da, gure negozioaren aurretik igarotzen diren pertsona guztientzako lehen deigarria da eta. Gabonetako dekoratu deigarri eta originala izateak lagunduko digu haren aurretik doazenen begiradak bereganatzen.
Retail Euskal Eskolatik ikusgarritasuna eman nahi izan diegu Gabon garaian arrazoi ezberdinengatik nabarmentzen diren hiru lurraldeetako saltokiei. Zehazki, hurbilagotik ezagutu ditugu enpresa eta pertsona hauek:
- Vitoria-Gasteiz-en, Goya Floristas.
- Balmaseda-n, Gonzalo Estudio Decoración.
- Donostia-n, Tamayo Paper-Dendan
Ez galdu haien istorioak, trikimailuak eta aholkuak gabonei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko!