Gipuzkoak lurralde arteko lehen misio komertzialean lortutako arrakastaren ondoren, 2023ko urriaren 10ean bigarren misio komertziala egin zen Araban. Misio hauek Retail Euskal Eskola programaren barruan kokatzen dira. Euskadiko merkataritza- eta zerbitzu-enpresen profesionalizazioa sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko asmoz, programa honek enpresa horiek egiten dituzten jardunbide egokiak bateratzea sustatzen du. Jardunaldian zehar, hiru euskal lurraldeetako merkatariek era askotako saltoki gasteiztarrak ezagutu ahal izan zituzten: Cotton Artean, Queseando, La Jabonería de la Almendra, Conservas Artesanas Victofer, Popelina, Clean Up Bio eta Coccole, esparru komun bat dutenak; beste saltoki batzuekin kolaborazioak sortzea eta berrikuntza urteetako ibilbidearen ondoren.
Cotton Artean etxerako ehunak saltzen dituen familia-enpresa baten hirugarren belaunaldia da. Lehiatik bereizten jakin dute, batez ere bi bideren bidez. Alde batetik, produktu jasangarria eskainiz; kotoi organikoa eta banbua bezalako materialekin egindako oheko arropa, ordura arte inoiz landu ez zena. Eta, bestetik, enpresa omnikanalaren estrategia bat inplementatu da, non oreka perfektua aurkitu duten, erabiltzaileari online zein offline erosteko esperientzia eskaintzeko aukera ematen duena, markaren balioak nabarmenduz. Hori lortzeko, marketin digitaleko tresnak ezarri dira, hala nola, dendako geolokalizazioa, Google ads kanpainak, marketplace ezagunetan saltzea eta baita webgune zaindu bat ere.
Queseandori dagokionez, estatuko lehen gaztandegi urbanoa da. Espazio paregabea da, gazta bezalako produktu bat ustiatzen jakin duena, zentzumenak gozatzen dituen esperientzia gastronomiko bat sortuz. 120 gazta-erreferentzia baino gehiago ditu, heltze, tenperatura eta hezetasun maila desberdinetan, eta esentzia iraunkor horri eusteko bokazioa du, hurbiltasun eta kalitatekoa, beste gune gastronomiko batzuekin sinergiak sortuz. Horrela, erosketa-esperientzia ez ezik, beste jarduera batzuk ere eskaintzen dituzte, hala nola dastatzeak, showcooking-ak, ikastaroak eta abar.
Pintoreria kalean dago La Jabonería de la Almendra, jatorri ekologikoko lehengaiekin egindako artisau-kosmetikaren aldeko apustua egiten duen merkataritza-laborategia. Hainbat errekonozimendu irabazi ditu, eta xaboia kausa sozial eta ekologikoen errebindikazio bihurtu da lokal honetan. Horien artean, emakume garbitzaileen rola edo kosmetikoen ingurumen-aztarna. Victofer Artisau Kontserbak ere, alde zaharrean, helburu argia duen merkataritza erresilientearen adibide da: tokiko produktuaren defentsa. Kontserbetan espezializatuak, 1922tik aurrera artisau produktu sorta zabala eskaintzen dute. Denda fisikoan duen erosketa-esperientziaren ezaugarri diren hurbiltasuna, arreta eta aholkua online salmentan ere transmititzen da.
Popelina bere bi bazkideen eskutik jaio zen, barne-diseinatzaileak, eta 2017an jantzigintzako lantegi zahar bat berreskuratzea eta eskuz egindako eta etxerako xarma duten benetako pieza esklusiboak sortzea erabaki zuten. Soberako erretenak berrerabiltzeko asmoz, PO by Popelina sortu dute; edizio mugatuko oinetakoen, osagarrien eta jantzien linea bat, jendearen artean harrera handia duena, oihala alferrik galtzea saihesteaz gain, modu lokalean ekoitzitako diseinuak eskaintzen dituena.
Bestalde, kontsumo arduratsu eta iraunkor baten aldeko kontzientziak eraman du jabea Clean Up Bio sortzera. Arrazoi sozialekin eta gizartean aldaketa osasungarria sustatzeko asmoarekin sentsibilizatuta, bere merkataritza jendearen zerbitzura dagoen topagunea da. Batez ere artisau-garbiketako produktuak eta ontziratu gabeak salduz, ingurumenaren erantzukizun indibiduala sustatu nahi du. Era berean, Araba landatarrean horrelako saltokirik ez dagoenez, han ere zabaldu nahi du bere bizi-filosofia. Azkenik, Coccolek jakin izan du markaren irudia transmititzen eta bere produktuak sare sozialetan ezagutzera ematen, Instagrameko zuzenekoen bidez. Komunikazio-estrategia hori funtsezkoa bihurtu da, erosteko erabakia handitzeaz gain, jabearen eta bezeroen arteko interakzioa ahalbidetu baitu.