Azaroaren 19an Emakume Ekintzailearen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Retail Euskal Eskolatik negozio bati ekitea erabaki duzuen ausart guztioi zoriondu nahi dizuegu.
Gaur gertutik ezagutuko dugu Ixone Otamendi bezalako emakume ekintzaileen historia, Amabi (Andoain) enpresaren jabea.
Enpresa pandemia garaian sortu bazen ere, eta bere hiru urteko ibilbidea egoera sozio-ekonomikoak zaildu badu ere, ekintzaileak bere burua gainditzen jakin du egindako ahaleginari eta lanari esker. Gaur egun, bezeroekiko hurbiltasun estua mantenduz, enpresak hazten eta hobetzen jarraitzen du.