Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sortu edukia bideo formatuan sare sozialetarako Canvarekin

9 ekaina, 2022 @ 14:30 - 15:30

Crea contenido en formato vídeo para redes sociales con Canva

Bideo-formatuko edukia sare sozialetan gehien eskatzen eta kontsumitzen denetako bat da, eta, gaur egun, eskura ditugu bideoak sortzeko eta editatzeko tresnak, gero Interneten argitaratzeko muntaketa-lana errazten dutenak.

Tailer honetan modu praktikoan erakutsiko da nola sortu bideoak Canva plataformarekin, bideo eduki propiotik abiatuta, testu, argazki eta animazio grafikoekin batera. Bideo-formatua tresnaren azken gehikuntzetako bat izan da. Tresna horrek, erabilpen erraz eta azkarraren ideia berarekin, gure sare sozialetan edo beste edozein euskarritan zabaldu ahal izango ditugun bideo horiek editatzeko eta ekoizteko hainbat utilitate eskaintzen dizkigu.

Programa

  • Canva webgunetik, mugikorretik edo tabletetik
  • Bideo bertikalen formatu berriak: Stories, Reels, etab.
  • Grabatzeko materialak
  • Txantiloi egokia hautatzea
  • Testuak txertatzea eta animazioekin jolastea
  • Argazkiak doitzea
  • Bideoak txertatzea
  • Bideoen doikuntzak, murrizketak, etab.
  • Musika eta ahots-narrazioa
  • Antzeko beste plataforma batzuk

Hizlaria

Daniel Arrilucea (LinkedIn)

Teknologia Berrietako hezitzailea

    Izena-ematea


    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun politika.

    Datu pertsonalen tratamenduari buruzko 3/2018 Legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula eskatutako zerbitzua kudeatu ta izapidetzeko, 4/14 Legeak merkataritza-ganberei esleitutako eskumenak eta funtzioak garatu eta betetzeko, eta merkataritza-komunikazioen eta informazio interesgarriaren bidalketa kudeatzeko. Euskal merkataritza-ganberek 10 urtez mantenduko dituzte datu horiek, kontratua amaitzen denetik edo dagokion produktua edo zerbitzua kontratatu zenetik zenbatzen hasita. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, honako helbide elektroniko honetara jo dezakegu: lopd@camaradealava.com, lopd@camarabilbao.com, info@camaragipuzkoa.com. Informazio gehiago nahi izanez gero, EAEko Merkataritza Ganberen Pribatutasun Politika kontsulta daiteke. Nolanahi ere, dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

    Xehetasunak

    Hizlaria:
    Daniel Arrilucea
    Data:
    9 ekaina, 2022
    Ordua:
    14:30 - 15:30