Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Aprobetxa ezazu inguru digitala gehiago saltzeko

26 maiatza, 2022 @ 14:30 - 15:30

ecosistema digital

Negozio baten sistema digitala honako hauek osatzen dute: webgunea (baldin badu), sare sozialak, zuzeneko komunikazio-kanalak (e-maila, WhatsApp…) eta analisi-tresnak. Ezagutzen dituzu tresna horiek ematen dizkizuten aukera guztiak eta nola integra ditzakezu zure saltokiaren salmenta-prozesuan?

Hau webinar bat da zu gelditzeko eta pentsatzeko. Bertan, eskura dugun baliabide digital bakoitza banan-banan errepasatuko dugu, gure negozioan zer erabilgarritasun duen ondo ulertzeko. Webguneek, sare sozialek, mezularitza-tresnek eta erabilera-adibideek eskain diezazkiguketen funtzionalitateak ezagutuko ditugu.

Tailer honek erabakiak hartzen eta zure estrategia komertziala Interneten hobeto antolatzen lagundu nahi dizu. Ez da beharrezkoa zure merkataritza espazio digital guztietan egotea, baina funtsezkoa da dauden lekuak ondo lerrokatuta egotea.

Egitaraua

  • Zein baliabide digital dira interesgarriak saltokientzat?
  • Zertan lagun diezadake webgune bat izateak? Zein web aukera daude eta zein izan daiteke interesgarriena niretzat?
  • Zein sare sozial daude eta zein izan daiteke interesgarriena nire negozioarentzat? Sare sozial interesgarrien funtzionaltasun nabarmenak saltokientzat.
  • Zertan lagun diezadake online publizitateak?
  • Posta elektronikoa eta berehalako mezularitza (WhatsApp, SMS…) Nola erabili nahi ditut?
  • Datuak, datuak, datuak… Zer datu neurtu nahi ditut kanal bakoitzean, ondo ari naizen jakiteko?

Hizlaria

Amaia García Dosouto (LinkedIn)

Marketing Strategist, formakuntza diseinatzailea y formatzailea No Te Pierdas En Las Redes-en

Izena ematea

    Izena-ematea


    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun politika.

    Datu pertsonalen tratamenduari buruzko 3/2018 Legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula eskatutako zerbitzua kudeatu ta izapidetzeko, 4/14 Legeak merkataritza-ganberei esleitutako eskumenak eta funtzioak garatu eta betetzeko, eta merkataritza-komunikazioen eta informazio interesgarriaren bidalketa kudeatzeko. Euskal merkataritza-ganberek 10 urtez mantenduko dituzte datu horiek, kontratua amaitzen denetik edo dagokion produktua edo zerbitzua kontratatu zenetik zenbatzen hasita. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, honako helbide elektroniko honetara jo dezakegu: lopd@camaradealava.com, lopd@camarabilbao.com, info@camaragipuzkoa.com. Informazio gehiago nahi izanez gero, EAEko Merkataritza Ganberen Pribatutasun Politika kontsulta daiteke. Nolanahi ere, dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

    Xehetasunak

    Data:
    26 maiatza, 2022
    Ordua:
    14:30 - 15:30