- ekitaldia hau amaitu da.
Gipuzkoako Misio Komertziala
12 uztaila, 2023 @ 9:00 - 17:00

Datorren uztailaren 12an misio komertzial bat egingo dugu Gipuzkoan zehar, non ezberdinak, berritzaileak eta egunez egun hobetzen jarraitzeko motibatuak dauden negozioak hurbiletik ezagutzeko aukera izango dugun. Misio hau aurten EAEn egingo diren hirutik lehena da, bat lurralde historiko bakoitzean.
Donostian hasiko dugu misioa, eta honako udalerri hauetako merkataritza-enpresak bisitatuko ditugu: Donostia, Getaria, Eibar, Ordizia eta Errenteria. Horiek guztiek oso errealitate desberdinak dituzte, baina heburu komun bat; lanean, ikasten eta hobetzen jarraitzeko gogoa, berea negozio lehiakorragoa izan dadin. Hauek dira bisitatuko ditugun enpresak:
- NÓMADA (Donostia)
- PERLOTI (Getaria)
- HELMET HOUSE (Eibar)
- BURBUJAS Y MÁS (Eibar)
- NESS BY ESTI GARCÍA (Ordizia)
- HACHE BOUTIQUE (Errenteria)
Misioan parte hartu eta negozio-eredu horietatik ikasi nahi baduzu, izena eman ezazu, 6 plaza baino ez daude eskuragarri EAE osorako.
Enpresen arteko garraioa eta eguneko bazkaria Retail Euskal Eskolak antolatzen ditu.