Online munduko lehia gero eta handiagoa da, eta zure produktuarekin nabarmentzea batzuetan ezinezkoa dela dirudi. Horregatik, kanal honen bidez saldu nahi baduzu, zure bezero potentzialari konfiantza sortzen saiatu behar duzu.
Zure web orrian diseinua, edukia edo irudiak bezalako gaiak hartu beharko dituzu kontuan, baina, gainera, badago beste enpresa batzuetatik nabarmentzeko eta bezeroak fidelizatzeko aukera emango dizun zerbait: testuak
Ikastaro honen helburua honako hau da:
Online denda bateko atal garrantzitsuenetarako testu eraginkorrak idazten ikastea.
Aurrekoa lortzeko, web-ean idazteko oinarriak ikasiko dituzu, interesa sortzeko eta bisitariak konbentzitzeko eraginkortasuna erakutsi duten bi teknika erabiliz: copywritinga eta storytellinga.