Merkataritza bat kudeatzea ez da soilik saltzea. Etengabe erabakiak hartu behar dira, egoerara egokitu, antolatu eta beti eskuragarri egon. Eta guzti horren artean, sarri ez dugu tarterik uzten garrantzitsuena egiteko: gelditu, pentsatu nora goazen eta ekiteko.
Estrategia gabe, askotan intuizioz edo erreakzioz jokatzen dugu. Eguneroko presarekin sua itzaltzen aritzen gara, baina norabide argirik gabe. Denbora batez funtzionatu dezake, baina luzera nekatu, frustratu eta desordenatu egiten gaitu.
Estrategia ez da 30 orrialdeko dokumentua, ezta moda kontu bat ere. Tresna bizia da, gure helburuekin, balioekin eta baliabideekin bat datozen erabakiak hartzen laguntzen diguna. Negozioa perspektibarekin ikusten eta asmoarekin jarduten laguntzen du.
Estrategia argi batek onura asko ditu:
✅ Lehentasunak ezarri, errudun sentitu gabe
✅ “Ez” esatea, bat ez datorrenari
✅ Eguneroko antsietatea murriztu
✅ Koherentzia eman zure komunikazioari eta ekintzei
✅ Eta argitasuna berreskuratu, dena mugitzen ari denean
✅ Gure negozioarekiko perspektiba eta kontrol handiagoa izatea
Hala ere, sarritan blokeoak agertzen dira: “Ez dakit nondik hasi”, “Ez daukat denborarik”, “Eta oker banabil?”, “Saiatu naiz eta ez du funtzionatu”. Oso ohikoak dira… eta normalak. Garrantzitsuena da ulertzea estrategiak ez dizkigula zalantza guztiak kentzen, baina bai erabaki kontziente eta jasangarriak hartzen laguntzen digula.
Albiste ona da ez dagoela bide bakarra. Estrategia pausoz pauso eraikitzen da , txikitasunetik eta zintzotasunetik. Gakoa da zure negozioa ez soilik eutsi beharreko zerbait bezala ikustea… baizik eta zurekin batera hazi daitekeen zerbait bezala.






