Retail Euskal Eskola Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektua da, Euskadiko tokiko merkataritzaren profesionalizazioan eta lehiakortasunaren hobekuntzan erreferentzia izateko sortua.
Helburu hauek ditu:
Retail Euskal Eskola Ikaskuntzako Plataforma bat da:
Zure beharren arabera erabiltzeko tresna bikaina da, edukiak ahal edo nahi duzunean kontsultatzeko aukera ematen duena.
Aurrez aurreko aholku pertsonalizatuak eskainiko dizkizugu profesional baten eskutik, ikaskuntza-esperientzia egiazko eta eraginkorra izan dezazun.
Bideo tutorialak, adituen gogoetak, ekintza-eskuliburuak, pilula informatibo trinkoak edo saltoki eredugarrien jardunbide egokiak.
Zure lanpostua (zuzendaria, arduraduna, saltzailea) eta esperientzia edozein direla ere, zure profilarekin bat datozen edukiak topatuko dituzu.
Kontseilu honen eginkizunak eskolako prestakuntza-programetarako gaiak proposatzea eta prestakuntzaren jarraipenean parte hartzea dira. Hori guztia, sektoreko prestakuntza, merkataritza-kudeaketako esperientzia eta Gobernuaren Merkataritzako estrategian oinarrituta.
Profesional eta irakasle ezagunez osatuta dago Kontseilu Errektore Aholkularia. Haien prestakuntza eta ibilbide profesionala ezagutu nahi badituzu, kontsultatu LinkedIn-en duten profila.
Halaber, eskolaren prestakuntza-programak merkataritzan lan egiten duten pertsonen benetako prestakuntza-beharretan oinarritu behar du; beraz, zure denda EAEn finkatuta badago eta eskolarekin lankidetzan aritu nahi baduzu, erregistratu eta bete ezazu inprimaki hau.
Hemen has daiteke zure prestakuntza-ibilbidea!