Askotan estrategiaz hitz egiten dugunean, zuzenean saltzean jartzen dugu fokua. Baina estrategia benetan eraginkorra izateko, negozioaren ikuspegi globala landu behar da: norabidea, balioak, bezeroa, helburuak eta ekintzak lerrokatu behar dira.
Hona hemen 8 gako zure negoziorako estrategia oso bat eraikitzeko — eta adibide errealekin:
- Ikuspegia
- 🌱 Non egon nahi duzu 3 urteren buruan?
- Adibidea: “Moda jasangarrian erreferente bihurtzea Gipuzkoan.”
- Misioa
- 🎯 Zertarako egiten duzu egiten duzuna?
- Adibidea: “Jendeari bere estiloa balore etikoekin bat etorriz janzten laguntzea.”
- Balioak
- 🧭Zein printzipiok gidatzen zaituzte?
- Adibidea: jasangarritasuna, euskara, gertutasuna, gardentasuna, xehetasunen zaintza.
- Bezero bitamina
- 💛 Zein bezeroekin konektatzen duzu benetan?
- Adibidea: “35–55 urte bitarteko emakumeak, kalitatea eta tratu pertsonala baloratzen dutenak.
- Helburu estrategikoak arloz arlo
- 📌 Zure negozioaren atal bakoitzerako helburuak definitu.
- Adibidea:
- Produktua: erakusleihoa hilean behin berritzea
- Komunikazioa: hilero newsletter bat bidaltzea
- Finantzak: 6 hilabetetan %10eko errentagarritasuna handitzea
- Taldea: funtzio eta ardura argiak ezartzea
- Bezeroa: bezeroen gogobetetze maila neurtzea galdetegi labur batekin
- Lehiakideen analisia
- 🔍Zer egiten dute antzeko negozioek?
- Adibidea: “Beste dendek ez dute aurrez aurreko aholkularitza eskaintzen; nik alde horretatik bereiz ninteke.”
- DAFO:
- 📊 Aztertu: ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak
- Adibidea:
- Indargunea: bezero leiala
- Ahulezia: estrategia digitalik eza
- Aukera: tokiko produktuen gorakada
- Mehatxua: online kontsumo-ohitura berriak
- Ekintza estrategiko zehatzak:
- 🛠️ Zer 3–5 ekintza jar ditzakezu martxan hurrengo hilabeteetan?
- Adibidea: “3 hilabeteko sare sozialetako eduki-egutegi pertsonalizatua sortzea, nire balioetan eta bezero bitaminan oinarrituta.”
GOGOETA
Estrategiarik gabe, negozioa eguneroko ekintzen batura da. Estrategiarekin, norabide bihurtzen da.






