Pertsonak
Goi mailako kurtsoak
Pertsonak edozein erakunderen giltzarri dira, izan ere, haien ezagutzak, trebetasunak, gaitasunak eta inplikazioa dira erakundean, baita merkataritzan ere, elementu bereizgarria.
Horregatik, enpresa komertzial batean lan egiten duten pertsonak zenbat eta motibatuagoak, onartuagoak eta konprometituagoak izan, orduan eta emaitza hobeak izango dituzte salmenta-jarduerak eta enpresaren beraren markak.
Gaitasunak dira pertsona/profesional batek dituen eta bere jarduera hobeto garatzen lagunduko dioten ezagupen, jarrera, balio eta trebetasunen batura. Merkataritzaren esparruan, salmenta-helburuetan lan egiteko aukera emango dioten tresnak izango lirateke.