Salmenta-puntuaren animazioa

Egungo estatusa
Konektatu gabe
Prezioa
Doan

Salmenta-puntuaren animazioa” moduluan zaude. Horrek, “Kanpoaldearen diseinua“, “Barnealdearen diseinua“, “Identitatea eta komunikazio korporatiboa” eta “salmenta-puntuaren digitalizazioa” moduluekin batera, SALMENTA PUNTUA prestakuntza-ibilbidea osatzen dute.

Gaur egungoa bezalako garai batean, non ecommerce-a hazkunde handia izaten ari den, denda fisikoa produktuak saltzen diren leku soil bat izatetik kontsumitzaileei esperientzia egokiak emateko gune bat izatera igaro behar da.

Esperientzia horiek honako hauek izan daitezke: arreta pertsonalizatua jasotzea, inspiratzea, dibertitzea, harremanak izatea, etab. Hori da, salguneak leku erakargarria izan behar du, kontsumitzailea bertara joan dadin eta, azkenean, erosketak egin ditzan.

Nolanahi ere, kanal fisikoa ez da online kanalaren guztiz desberdina, kontsumitzailea omnikanala baita eta ez baitu on eta off kanalen arteko desberdintasunik egiten. Horregatik, merkataritza-espazioek teknologiak sortutako aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta kontsumitzaile berriari erantzun beharko diote.

Nola egin modulua

Edukia:

Ibilbide bakoitza modulu batek baino gehiagok osatzen dute, eta modulu horiek modu independentean egin daitezke. Edukia % 100 online, modu malguan jarrai daitekeena.

Gutxi gorabeherako iraupena: 10-15 ordu

Ebaluazioa: Modulu bakoitzaren amaieran, amaierako test bat aurkituko duzu, kontsultatutako edukiei buruzko galderekin. Ziurtagiria deskargatu ahal izateko, zuzen erantzun behar duzu galderen % 75ean, eta gehienez ere 3 aldiz saiatu behar duzu horretarako.