Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldi Guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Webinarra – Canva: diseinatzen ez direnentzako diseinu-tresna (euskaraz)

11 iraila, 2025 @ 14:30 - 16:00

Eman izena doan

Ezagutu Canva, zure negozioa bultzatuko duten materialak sortzeko diseinu grafikoko tresna ezagunenetako bat. Prestakuntza honetan, eskuliburu korporatibo batekin lotutako oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu, zure diseinu guztiek identitate bera izan dezaten.

Webinar honen bidez, zure marka-irudia konfiguratu eta plataformaren funtzionalitate nagusiak menperatu ahal izango dituzu. Milaka txantiloi eta baliabide eskura dituzula, diseinu pertsonalizatuak eta profesionalak sortzen ikasiko duzu, hala nola flyerrak, posterrak eta bisita-txartelak, baita sare sozialetarako, aurkezpenetarako edo produktu digitaletarako edukiak ere.

Zure diseinuak osatzeko, ChatGPTrekin testuak sortzeko zertzelada batzuk ere emango dizkizute, zure mezua argi, erakargarri eta zure markarekin lerrokatuta komunikatzen laguntzeko.


 

Orion kokatutako POPATIK Estudio Kretiboak, komunikazio, diseinu eta marketin digitaleko zerbitzuak eskaintzen ditu. Bezeroak merkatuan hobeto kokatzeko estrategian eta sormenean oinarritzen dira.

    Izena-ematea


    Irakurri eta onartzen dut Pribatutasun politika.

    Datu pertsonalen tratamenduari buruzko 3/2018 Legearen arabera, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula eskatutako zerbitzua kudeatu ta izapidetzeko, 4/14 Legeak merkataritza-ganberei esleitutako eskumenak eta funtzioak garatu eta betetzeko, eta merkataritza-komunikazioen eta informazio interesgarriaren bidalketa kudeatzeko. Euskal merkataritza-ganberek 10 urtez mantenduko dituzte datu horiek, kontratua amaitzen denetik edo dagokion produktua edo zerbitzua kontratatu zenetik zenbatzen hasita. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, honako helbide elektroniko honetara jo dezakegu: lopd@camaradealava.com, lopd@camarabilbao.com, info@camaragipuzkoa.com. Informazio gehiago nahi izanez gero, EAEko Merkataritza Ganberen Pribatutasun Politika kontsulta daiteke. Nolanahi ere, dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

    Xehetasunak

    Data:
    11 iraila, 2025
    Ordua:
    14:30 - 16:00

    Izena eman dohainik