Erosketak eta stocka

Egungo estatusa
Konektatu gabe
Prezioa
Doan

Negozio bat, produktu jakin batzuk hornitzaile batzuei erosi eta bezeroei saltzea baino askoz gehiago dela argi daukazu.

Txikizkako saltoki batean esku artean izan behar dituzun hamaika atazen artean, inportanteenetariko bat erosketak eta stocken kontrola da, aurrekoaren kudeaketa egokiak galdera-gako askori erantzungo dielako, adibidez, zer, nori eta zenbat erosi.

Gai sakona da hau, konplexu bihurtu daitekeena, baina badaude zenbait oinarrizko kontzeptu, ezagutu eta kontrolpean izan behar direnak, gaian murgiltzeko lehen mugarri direnak.

Horregatik, kurtso honen helburua hurrengoa da: Txikizkako merkataritzan erosketak eta stocka kudeatzen hasteko sarrera bat izatea, zure negozioaren alderdi hori hobetuko duten erabakiak har ditzazun.

Hasiera-puntu eramangarri bat izango da kurtso hau, zure negozioaren arrakastan zer-esan handia izan dezakeen gai bati garrantzia ematen hasteko.

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.