Bezeroarekiko eta xede-publikoarekiko orientazioa

15/10/2021
Egungo estatusa
Kontektatu gabe
Prezioa
Doan

“Bezeroari eta xede-publikoari orientazioa” moduluan zaude. Horrek, “Kontsumitzailearen portaera”, “Bezeroaren esperientzia”, “Bezeroarentzako arreta” eta “Harremanetarako marketina eta bezeroen leialtasuna” moduluekin batera osatzen du BEZERO prestakuntza-ibilbidea.

Garrantzitsua da gure produktuak edo zerbitzuak xede dituen merkatu-segmentuak osatzen dituzten kontsumitzaileen portaera ezagutzea, baita erosteko erabakiak hartzera bultzatzen dituzten arrazoiak ere.

Hala, enpresaren estrategia diseinatzeko, funtsezkoa izango da haren beharrak edo erosteko erabakiak hartuko dituzten faktoreak behar bezala ulertzea eta prozesu horri buruz izango dituen itxaropenak aurreikustea.

Izan ere, produktu edo zerbitzu baten salmenta benetan erabakitzen duena ez da soilik produktua edo prezioa berez, pertsona bakoitzaren igurikimenetara egokitzen den erosketa-esperientzia bat gehitu behar da, baita horiek gainditzen dituena ere.

Nola egin modulua

Edukia: ibilbide bakoitza hainbat moduluz osatuta dago, eta modu independentean egin daitezke. Edukia % 100 online, modu malguan jarrai daitekeena.

Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.

Ebaluazioa: modulu bakoitzaren amaieran, amaierako test bat aurkituko duzu, kontsultatutako edukiei buruzko galderekin. Ziurtagiria deskargatu ahal izateko, zuzen erantzun behar duzu galderen % 75ean, eta gehienez ere 3 aldiz saiatu behar duzu horretarako.