Webinar honetan modu praktikoan ikusten dugu nola sortu bideoak Canva plataformarekin, bideo eduki propiotik abiatuta, testu, argazki eta animazio grafikoekin batera. Bideo-formatua tresnaren azken gehikuntzetako bat izan da. Tresna horrek, erabilpen erraz eta azkarraren ideia berarekin, gure sare sozialetan edo beste edozein euskarritan zabaldu ahal izango ditugun bideo horiek editatzeko eta ekoizteko hainbat utilitate eskaintzen dizkigu.
