COVID-19

Urgentziazko neurriak, galdera ohikoenak, araudiak, informazio interesgarria

Con la Osasuneko sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez (agindu horrek aldatu egiten du agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero), COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak aldatu dira, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu ondoren. Neurri horiek 2020ko uztailaren 29tik aurrera jarri ziren indarrean, eta EAE osoan aplikatu behar dira. Agindu horren bidez, mantendu egiten dira ezohiko neurriak Eibar, Zarautz eta Ermua udalerrietan (eta, hortaz, kendu egiten dira ezohiko neurri horiek Ordizian, Tolosan eta Bergaran).

Kontsultatu Normaltasun Berrirako Trantsizioan ezarri eta hartu beharreko baldintzen eta neurrien laburpen osoa, aldaketak 2020-07-92an jarriko dira indarrean. Eusko Jaurlaritzak egindako aldaketa horiei buruzko informazio gehiago eta argibideak

 

Hona hemen aldaketa horien laburpen bat:

    LANTOKIAK:

  • Langileak beren lanpostuetan eserita daudenean, ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea; langileen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia egon beharko da. Espazio komunak partekatzen direnean (korridoreak, bilerak edo elkarrekin bizi ez diren langileen arteko hurbiltasuna eskatzen duen antzeko edozein egoera), nahitaezkoa izango da maskara.
  • Erabilera publikoko lantokietan edo jendeari irekitako lantokietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere.
  • Jarduera ekonomikoaren titularrak ziurtatu beharko du aginduan jasotako establezimendu, lokal, instalazio edo espazioen ezaugarriei eta erabilera-intentsitateari egokitutako garbiketa- eta desinfekzio-neurriak hartzen direla.
  • MERKATARITZA:

  • Txikizkako merkataritza-establezimendu eta -lokalek eta jendeari irekitako zerbitzu profesionaletako jardueretakoek, bai eta merkataritza-zentro edo -parkeek ere, edukiera-mugarik gabe ireki ahal izango dute, betiere 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzen dela bermatzen bada; espazio komun eta jolas-gunerik badago, edukieraren % 60 errespetatuko da.
  • Merkataritza-zentro edo -parkeetan, 00:00etatik aurrera, ostalaritzako edo aisialdiko lokaletara sartzeko edo horietatik irteteko soilik ibili ahal izango da gune komunetan, eta ezin izango da eremu horietan geratu edo kontsumitu. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.
  • Antolaketa-neurriak hartu beharko dira pilaketak saihesteko eta bezeroek eta langileek gutxienez 1,5 metroko segurtasun-tartea izango dutela bermatzeko.
  • OSTALARITZA (JATETXEAK, TABERNAK, KEFETEGIAK...):

  • Edukiera-muga kenduko da, baldin eta mahaien edo mahai multzoen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa ziurtatzen bada. Gehienez hamar pertsona egongo dira mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko.
  • Establezimenduak 100 lagunentzako edo gehiagorentzako edukiera duen barne-azalera garbia badu, edukieraren % 80koa izango da baimendutako gehieneko edukiera.
  • Baimenduta dago barrura sartzea eta barran zerbitzua ematea, betiere, bezeroen edo bezero taldeen artean 1,5 metroko distantzia fisikoa edukita.
  • Cocktailak eta buffetak egitea baimenduko da, gehienez ere 25 lagunentzat.
  • Maskara nahitaez erabili behar da; elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik salbuesten da betebehar hori.
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuak, txokoak eta elkarte gastronomikoak 01:30ak baino lehen itxi beharko dira, eta ordu horretatik aurrera ezin izango da bezerorik sartu, ez eta ezer kontsumitu ere. Gehienez ere 30 minutu egongo dira lokala uzteko; hortaz, 02:00etatik aurrera, lokalak itxita egon beharko du jendearentzat, eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. 00:00etatik aurrera, terrazetarako mugatutako eta baimendutako espazioan baino ez da egingo lokalen kanpoaldeko kontsumoa, mahaietako aulkietan eserita eta aurreikusitako edukiera betez. Asteko egun guztietan eta jaiegunetan aplikatuko dira neurri horiek.
  • Diskoteka eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak ireki ahalko dira, edukiera % 60ra mugatuta, dantzalekurik gabe, eta dantzalekuan mahaiak jarrita.
  • Diskotekek eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduek ez dute ordutegia luzatzeko baimen berririk izango, EAEko erregelamenduaren 37. artikuluari jarraikiz.
  • Diskoteka eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak 01:30ak baino lehen itxi beharko dira, eta ordu horretatik aurrera ezin izango da bezerorik sartu, ez eta ezer kontsumitu ere. Gehienez ere 30 minutu egongo dira lokala uzteko; hortaz, 02:00etatik aurrera, lokalak itxita egon beharko du jendearentzat, eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen. 00:00etatik aurrera, terrazetarako mugatutako eta baimendutako espazioan baino ez da egingo lokalen kanpoaldeko kontsumoa, mahaietako aulkietan eserita eta aurreikusitako edukiera betez. Asteko egun guztietan eta jaiegunetan aplikatuko dira neurri horiek.
  • HOTELAK ETA OSTATU TURISTIKOAK:

  • Hotel eta ostatu turistikoetako eremu komunak okupatzeko, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia dagoela bermatu beharko da. Gune komun bakoitzeko gehieneko edukiera % 60koa izango da.
  • Cocktailak eta buffetak egitea baimenduko da, gehienez ere 25 lagunentzat.
  • Hoteletako eta ostatu turistikoetako jatetxe- eta kafetegi-zerbitzuetan ostalaritza, jatetxe eta kafetegien apartatuan jasotakoa aplikatuko da.
  • Animazio-jarduerak edo talde-eskolak, bestalde, gehienez ere 25 lagunentzat diseinatu eta planifikatu ahalko dira.
  • Txartelaz edo gailuen arteko kontaktu fisikorik ez dakarten beste bitarteko batzuen bidez ordaintzea sustatuko da, bai eta horretarako behar diren ekipoak garbitzea eta desinfektatzea ere.
  • Hoteletako eta ostatu turistikoetako kirol-instalazioen kasuan, hala nola igerilekuen edo gimnasioen kasuan, horietarako berariaz ezarritako neurriak aplikatuko dira.
  • TURISMO AKTIBOA ETA NATURAKOA:

  • Naturagune guztietan egin ahal izango dira jarduera horiek, bai eta naturagune babestuen sarea osatzen dutenetan ere.
  • Turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibiliak eta antzekoak era askean egin ahalko dira, gehienez ere 30 laguneko taldeetan. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea egon.
  • Naturagune babestuen arloko agintaritza eskudunak neurri murriztaileak hartu ahal izango ditu naturagune babestuetara iristeko, jende-pilaketak saiheste aldera.

 

Deskargatu Normaltasun Berrirako Trantsizio Planari buruzko legedia:

  • Agindua, 2020ko uztailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita agindu honen eranskina: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero
  • 2020ko uztailaren 21eko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoaren gaineko neurri bereziei eusten zaien Eibar, Tolosa eta Zarauzko udalerrietan, 2020ko uztailaren 8ko eta 16ko aginduen bidez hartuak, eta horien eragina Bergara eta Ermuko udalerrietara zabaltzen den, eta Ordiziako udalerrian eraginik gabe geratzen
  • 2020ko uztailaren 16ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Ordiziako udalerrirako osasun publikoaren gaineko neurri bereziei eusten zaien, 2020ko uztailaren 8ko Aginduaren bidez hartuak, eta haien eragina Ordizia, Eibar, Tolosa eta Zarauzko udalerrietara zabaltzen den
  • 2020ko uztailaren 15eko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Osasuneko sailburuaren 2020ko ekainaren 18ko Aginduaren (COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruz, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero) eranskina aldatzen den - INDARGABETUA
  • 2020ko uztailaren 8ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko neurriak hartzen diren covid-19aren pandemiaren agerraldi epidemiologikoa geldiarazteko Ordiziako udalerrian
  • Huts-zuzenketa, honako agindu honena: Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero
  • 21/2020 Errege Lege Dekretua, ekainaren 9koa, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurriena
  • Agindua, 2020ko ekainaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoa, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero
  • 14/2020 DEKRETUA, ekainaren 18koa, lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita deseskaladarako planaren 3. fasea gainditu dela. Horrenbestez, indargabetuta geratuko dira alarma-egoeraren esparruan hartutako neurriak, eta 2020ko ekainaren 19ko 00:00etan hasiko da «normaltasun berria»

Onartzen du covid-19 aurkako babeserako gomendioak: kartelak, bideoak, eta abar…

Eusko Jaurlaritzak elementu ugari ekoitzi ditu, hala nola kartelak, bideoak eta abar, Covid-19ren aurkako babeserako aholku eta gomendioekin, esteka honetan deskargatu daitezkeenak.

https://www.euskadi.eus/material-informativo-coronavirus/web01-a2korona/es/

 

Segurtasun protokoloak eta jardunbide egokien gidak

 

Gainera, prebentzio neurriak eta jarduera egokiak biltzen dituzten hainbat gida kontsulta ditzakezu:

 

Gai horiek guztiak apirilaren 29an egin zen Merkataritza Sektorearen Konferentzian bildu dira, Xiana Méndez Merkataritzako Estatu Idazkariaren presentziarekin,baita autonomia erkidego bakoitzeko ordezkariekin ere; Euskadiren kasuan, Turismo eta Merkataritza sailburuorde Isabel Muela eta Merkataritza zuzendaria, Alfonso García, izan dira bertan

Sektoreko Biltzarraren laburpena, 20/04/2020

 

Eusko Jaurlaritzak zuzeneko maileguak finantzatzeko presazko lerro bat abiarazi du Elkargirekin, autonomo eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko; helburua COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioek eragindako likidezia-beharrak finantzatzea da. Enpresak edo autonomoak bere ohiko jardueraren sei hilabeteko egitura-gastu finkoak ordaintzeko baliatu ahal izango ditu laguntza horiek. Nolanahi ere, interesdunek heltzen dieten likidezia- edo kostu-erraztasun iragankor guztiak kendu beharko dituzte laguntzaren zenbatekotik (Foru Ogasunen geroratzeak, ABEEEren ondoriozko lan-kostuen murrizketa edo aplikatu beharreko bestelako kenkariak).

Maiatzaren 22an indarrean jarri da 67/2020 Dekretua, maiatzaren 19koa. Dekretu horrek zenbait aldaketa ezartzen ditu enpresa txiki eta ertainetarako zein banakako enpresaburu eta profesional autonomoentzako deialdian, hala nola finantzaketaren gehieneko bolumena 500 milioi eurotik 1.000 milioi eurora igotzea eta zenbateko bermatua 100 milioi eurotik 150 milioi eurora igotzea (handitzeko aukerarekin, eskari nahikoa badago); halaber, aldaketak ere badakartza mailegu horiek izapidetu eta bizkortzeri dagokionez.

Informazio gehiago

 

Maileguen informazio guztia honako agiri hauetan kontsulta dezakezue:

 

Neurrien eta laguntzaileen bilatzaileen esteka ofizialak:

Esteka horietan, alarma-egoera adieraztean merkataritzan eta turismoan izandako eraginari buruz maizen egindako galderen erantzunak daude, bai eta enpresa eta autonomoentzat hartutako neurriei buruzkoak.

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailakekimen bat jarri du abian, Euskadiko merkataritzaren elkarte eta federazioekin elkarlanean, Covid-19ak eragindako krisiaren ondoriozko une zail hauetan tokiko merkataritzako salmentak lagundu eta sustatzeko, eragin ekonomiko eta sozial handia izan baitu.

Hala, tresna digital bat jarri du herritarren eskura, COVID-19 Alarma Dekretuaren neurrien barruan funtsezko zerbitzuak aurrez aurre edo telematikoki eskaintzen dituzten saltokien zerrenda kontsultatu ahal izateko.

Hedabideetako informazio-kanpaina baten bidez emango zaie herritarrei tresna horren berri.

Uneotan Euskadiko bost mila saltoki baino gehiago eskaintzen ari dira alarma-egoeraren Errege Dekretuak funtsezkotzat jotzen dituen zerbitzuak eta produktuak. Horien artean honako hauek daude: elikagaien, edarien zein behar-beharrezko gai eta ondasunen saltokiak; farmaziak; establezimendu mediko eta sanitarioak; optikak eta ortopediak; higiene-produktuen saltokiak; kiosko eta paper-dendak; gasolindegiak eta zerbitzuguneak (garraiolariei arreta emateko); estankoak; teknologia eta telekomunikazioetako ekipamenduen saltokiak; lagun egiteko animalientzako elikagaienak; Internet, telefono edo posta bidezko merkataritza, bai eta janarien etxez etxeko salmenta, tindategiak eta ikuztegiak. Mekanika-lantegiek ere eskain ditzakete zerbitzuak larrialdietako eginkizunetarako.

Gobernuaren webgunean zein haren sare sozialetan kontsulta daitekeen tresna horrek mapa interaktiboa kontsultatzeko aukera ematen du, zabalik dauden saltokiei eta etxez etxeko banaketa-zerbitzua ematen dutenei buruzko informazioaren berri jasotzeko. Mapa etengabe eguneratuko da, eta une oro egongo da saltoki berriak gehitzeko prest.

Era berean, tresna hori esteka honen bidez partekatzeko aukera dago, eta EAEko Ganberen, elkarteen eta/edo federazioen webguneetan ere egongo da.

Saltokiren bat ez bada lehen zerrendan ageri, baldintzak betetzen baditu eta zerrenda horretan sar dezaten nahi badu, mezu elektroniko bat bidali behar du dico@euskadi.eus helbidera, «Alta Merkataritza Mapa» gaia adierazita.

Zerrendan jasota badago eta aldaketaren bat egin nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat, «Merkataritza Mapa Aldatzea» gaia jarrita, dico@euskadi.eus helbidera.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila zenbait kanpaina bultzatzen ari da Euskadiko tokiko merkataritzako langileei COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren testuinguruan egindako lana eta agertutako inplikazio eta profesionaltasuna eskertzeko.

Hala, «Itzuliko gara, egongo gara, luze gabe» kanpainaegin du. Irratietan, telebistetan eta edizio digitaletan eta hedabide digitaletan, bai eta sare sozialetan ere, zabaldutako komunikazio-kanpainaren bidez eskerrak ematen zaizkie Euskadiko tokiko merkataritzako langileei COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren testuinguruan egindako lana eta agertutako inplikazio eta profesionaltasuna direla-eta. Kanpainak nabarmendu egiten ditu pandemia geldiarazteko aldi batez itxi behar izan duten saltoki horiek guztiak, baina eskertu ere egiten du, era berean, ateak zabaldu dituztenen lana.

«Itzuliko gara, egongo gara, luze gabe» da kanpainaren ideia nagusia, eta hori da sailak zein Alarma Egoera hasi zenetik itxi behar izan duten saltokiek helarazi nahi duten mezua.

Telebistako bi iragarkik (20 segundo eta minutu bat) eta irratiko iragarkiek hauek biltzen dituzte: merkatariek zer sentitzen duten, zerbitzuetan bezeroei erakutsitako hurbiltasuna, eta xehetasun txikiek (lore batzuk, bitxi bat, liburu bat...) gure bizitza hobea eta osoagoa izatea nola eragiten duten. Halaber, gizartearen aitortza erakusten die zabalik dauden funtsezko zerbitzuei zein gainerako guztiei; «Itxita» dioen kartela paratu behar izan dutenei, alegia.

Tokiko merkataritzako profesionalek lan parekorik gabea egiten dute. Kanpainak lan hori aitortzen du, eta dei egiten die kontsumitzaileei, salbuespenezko egoera hau amaitzen denean, kaleak egituratzen dituen merkataritza hurbilera berriz joan daitezen, erakutsi baitu, orain inoiz baino gehiago, Euskadiko bizitzarako ezinbestekoa dela.

 

Kanpaina horren aurretik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, lehenik eta behin, «Covid-19 Osasun Larrialdia. Euskadiko tokiko saltokiak, funtsezko jarduerek irekita jarraitzen dute. Milesker» izeneko kanpaina abiarazi zuen, Euskadiko tokiko merkataritzako langileei COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren testuinguruan egindako lana eta agertutako inplikazio eta profesionaltasuna eskertzeko.

Euskadiko idatzizko komunikabideetan eta sare sozialetan zabaldu da kanpaina hori. Euskadiko tokiko merkataritzako langileak, hornikuntza sareko kide guztiak, garraioan, logistikan eta jendearen arretan aritzen direnak, zerbitzu publikoko funtsezko zeregin bat betetzen ari dira.

Kanpainak egiten ari diren lana aitortzen du, eta, era berean, mezu bat bidaltzen die kontsumitzaileei, elkarlana eta zentzua ardatz, lan hori lagundu dezaten era planifikatu, arduratsu eta antolatuan kontsumituz.

Kanpainaren mezuak gogoratzen du Euskadiko tokiko merkataritzan funtsezko jarduerek irekita jarraitzen dutela. Eta herritarrei eskatzen zaie, alarma-egoeran ezarritako neurrien testuinguruan, arduraz eta produktuak pilatzea saihestuz kontsumitu dezaten, zentzugabeko xahubide gabe.

Kanpaina indartzeko honako etiketak erabili dira sare sozialetan: #ComerciodeEuskadi #cercadecasa #cercadeti.

 

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bigarren kanpaina bat ere egin zuen Aste Santuarekin lotuta. Bertan, alde batetik, kontsumo arduratsua eta erosketak behar bezala planifikatzea eskatzen zen, eta, bestetik, Euskadiko tokiko merkataritzako langileei esker ona azaltzen zitzaien COVID-19ak eragindako osasun-krisian egindako lanagatik eta erakutsitako inplikazio eta profesionaltasunagatik. Era berean, Aste Santuko egunotan profesionalon atsedenerako eskubidea errespetatzeko eskatzen zen.

Kanpaina Euskadiko irrati eta sare sozialetan zabaldu zen, eta mezu bat helarazten zien herritarrei alarma-egoeran ezarritako neurrien testuinguruan erosketak etxetik ahalik eta hurbilen egiteko, arduraz kontsumitzeko, produktuak ez pilatzeko eta Aste Santuko jaiegunetan erosketarik ez egiteko.

Kanpainaren gaineko informazioa:

Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak komunikazio kanpaina bat garatu du, batez ere ikus-entzunezkoak, barne eta nazio izaera dutenak, turismoaren sektoreari normalizazioa emateko fasean laguntzeko. "Euskadiren zain zaude, berriro elkar ikusiko dugu" turismoaren kanpaina orbitatzen duen ideia da, eta horri esker, normaltasunera itzultzeko fasean sektoreari babesa eman eta itxaropena piztu nahi da. Ideia horrekin, Departamentuak bere laguntza guztia erakutsi nahi du eta COVID19 krisiaren ondorioz hain kaltetuta zegoen turismoaren sektorea bultzatu nahi du, Euskadi berriro ere bisitatan etorriko den jende askorentzat helmuga izaten jarraitzen duela azpimarratzeko.

Bideoek Euskadiko baliabideak, hondartzak, mendiak, hiri-turismoa, gastronomia eta ostalaritza erakusten dituzte, lurraldea ezagutu edo berriro deskubritzen duten bisitariek bidaiatuta.

Esperantza sentimentu, paisaia, larruazal, zapore, garrasi horren moduan deskribatzen da, doan eta gelditu ezin dena eta berriro topatzera eramango gaituena. "Orain galtzen dugunak berriro ere itsasertzera eramango gaitu", itsasoan kirolak egin, mendiak eta basoak bisitatu, herri eta hirietako kaleak eta dendak, kultur ekitaldiak, uztartzen dituzten irudiak gogora ekartzen ditu. eta noski, gastronomia askotarikoena.

"Ezohiko negua igaroko da" bideoak gogorarazten du "Euskadiren zain" mezuarekin amaitzea. Berriro ikusiko dugu elkar”.

Kanpaina sare sozialetan indartuko da #EuskadiTurismo #volveremosavernos hashtag-ak erabiliz

 

Kanpaina geroago etorriko da, etxeko eta estatuko eskaintza turistikoan lehen momentuak ardatz hartuta.

Gainera, jatetxeen sektorearen alde, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak "maitasun gutunak gure taberna gogokoenetan" kanpaina jarriko du abian, Arabako El Correo, Bizkaia eta Diario Vasco hiritarrei irekita. eta bertan edonork har dezake parte.

Komunikabide hauetan espazio bat eskainiko da, maiatzaren 7an, ostegunean, 'Barrera itzuliko naiz' izenburuarekin, maitasun gutun bat bezalako zerbait, taberna gogokoenentzat, etorkizunerako bultzada adierazgarria. Bertan, pertsonaia ezagunek gehien botatzen duten barra zein den azalduko dute, inkomunikazio aste hauetan fantasia egin dutenena, lehen aldiz bisitatuko duten lehena...

 

Era berean, bigarren kanpaina bat abian jarri zuen "Aste Santuan, etxean egon". Helburua, batetik, herritarrei kontsumo arduratsua eta erosketa planifikatzea egokia eskatzea, eta, bestetik, Euskadiko merkataritzari egindako lana eskertzea. , inplikazioa eta profesionaltasuna Covid-19-k eragindako osasun-krisian eta opor horietan atseden hartzeko errespetua eskatu.

Kanpainak, Euskadi irratietan eta sare sozialetan zabalduta, mezuak bidali zizkieten herritarrei, alarma neurrien baitan, erosketa bat ahalik eta etxetik hurbilen egin zezaten, kontsumo arduratsua eta saihestu ahal izateko. oporretan erostea.

Informazio gehiago:

ESPAINIAKO GOBERNUA (BOE):

 

EUSKO JAURLARITZA (EHAA) 

 

FORU ALDUNDIAK. NEURRI FISKALAK (ALHAO, BAO ETA GAO)

Eusko Jaurlaritzaren turismo, merkataritza eta kontsumo sailaren beste informazio bat

Osasun-larrialdi egoeraren hasieratik, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila etengabeko harremanean da Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeriorekin, goi-mailako kontaktuen, batzorde sektorialen eta ordezkaritza duen Conestur bezalako foroen bitartez. Helburua merkataritza eta turismoa laguntzeko lan egitea eta COVID-19ak sortutako inpaktua murrizteko neurriak, programak eta abar garatzea da. Informazio osoa web orri honetan kontsulta dezakezu:

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerra, Isabel Muela sailburuordea eta Alfonso García Merkataritzako zuzendaria Merkataritzako Batzorde Sektorialean parte hartzen ari dira. Batzordearen lehendakaria Espainiako Gobernuko Reyes Maroto ministroa da, eta Xiana Méndez Merkataritzako estatu-idazkariak eta autonomia-erkidego guztietako ordezkariek ere parte hartzen dute bertan.

Jarraian, Merkataritzako Batzorde Sektorialaren komunikazioak eta akordioak bildu ditugu, baita merkataritza-sektorearentzat onartutako laguntzak ere:

 

Jardunbide egokien gidaliburuak:

Esta página web utiliza cookies tanto propias como de terceros para medir visitas y fuentes de tráfico web. La base legal es el consentimiento del usuario, salvo en el caso de las cookies técnicas, que son imprescindibles para navegar por esta web. El titular de la web, responsable del tratamiento de las cookies, y sus datos de contacto son accesibles en el Aviso Legal. Por favor, haga clic en “ACEPTAR Y SEGUIR” si desea admitir todas las cookies. Si quiere elegir qué cookies admitir o rechazarlas todas, haga clic en “OPCIONES DE COOKIES”. Puede obtener más información sobre el uso de cookies en esta web haciendo clic aquí.