2021eko azaroaren 4a. 08:30 – 15:00. Europa Biltzar Jauregia · Gasteiz
Urban Commerce Foroaren edizio berri bat dugu aurrez aurre; hiri-merkataritzaren egungo eta etorkizuneko joeren gainean hausnarketa egiteko jardunaldi tekniko bat da foroa.
Aurten, “Birkonexioa: hiri-merkataritza COVIDaren ondoren” izenburupean, merkataritzaren egungo egoera aztertuko da, eta etorkizuneko eskari berriei erantzuteko datuak eta tresnak emango dira.
Jardunaldiak jomugan dauzka txikizkako merkataritzaren sektoreko profesionalak, eta sektorearen lehiakortasuna hobetzearen alde diharduten pertsona guztiak.
Kontsultatu programaren aurrerapena eta erreserbatu zure plaza