Zer Da?

Euskadiko tokiko merkataritza profesionalizatzeko eta bere lehiakortasuna hobetzeko erreferentzia izan nahirik sortu da Retail Euskal Eskola.

Txikizkako merkataritza gure ekonomiaren eta gure kultura-aberastasunaren zutabeetako bat da. Zuek zaindu, indartu eta gure gizartean dituzuen erroak sakonagoak izateko bide berriak zabaldu nahi izateak bultzatu gaitu Retail Euskal Eskola sortzera.

Tokiko saltoki batean titular edo langile den edonork bere negozioaren arlo desberdinei buruzko heziketa jasotzeko lekua.

Ekintzailea bazara edo bertan bizitza guztia badaramazu, merkataritzaren errealitatea egunez egun aldatzen doa eta heziketaren beharra ezinbestekoa da.

Eskola desberdina eta berritzailea da; etengabe eguneratzen diren edukiak dituena, formatu eta ordutegi malguekin pentsatua eta aholkularitza pertsonalizatuan oinarritua.

Zure lanean jartzen duzun gogoa eta maitasuna berriro ezagutu eta berregin dadila nahi dugu.

Zuen saltokian beti ikasten jarraitzen duzuelako

Horrexegatik sortu da Retail Euskal Eskola, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektu bat, Eusko Ganberak, Euskomer eta Euskaldendak erakundeekin elkarlanean sustatua.