IKASKETA-PLATAFORMA

Retail Euskal Eskola desberdina, berritzailea eta pertsonalizatua da, zure premien arabera erabiltzeko erreminta garrantzitsu bat.

Ikasketa pertsonalizaturako plataforma bat da, Euskadiko tokiko merkataritza batean lan egin edo bertako titular den edonork bere negozioaren alor desberdinei buruzko heziketa bat jaso dezan.

Bideo tutorialak, Retail gaietan adituak direnek eskainitako hausnarketa-jardunaldiak, jarduteko eskuliburuak, ezagutza guztiak biltzeko pilulak, erreferente diren saltokien jardunbide egokiak…

Material hori guztia eskuragarri egongo da, aholkulari batek lagundu eta gidatuko zaituen aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatu batekin batera, zure ikasketa-esperientzia benetakoa eta eraginkorra izan dadin.