Expert Talks

RETAIL Euskal Eskolak, “Expert Talks” izeneko hausnarketa-jardunaldien ziklo bat antolatu du adituekin, Retailarekin eta, bereziki, Euskadiko tokiko merkataritzarekin loturiko alderdi garrantzitsuenak eztabaidatzeko.

RETAIL Euskal Eskolak, horretarako, Bezeroarekin loturiko zenbait gai interesgarri jorratuko dituzten pertsona adituak hautatu ditu. Bezeroak erakartzea eta leial bihurtzea funtsezko alderdietako bat da zure saltokiaren egunerokotasunean, eta hitzaldi hauek lagundu egingo dizute zure bezeroak Berrezagutzen, Berliluratzen eta Bermaitemintzen

Guztira, 2019ko abenduan zehar 4 jardunaldi antolatu dira 3 euskal hiriburuetan:

Asteazkena, abenduak 4

“Bezeroaren esperientzia: Nola lortu leialtasun handiagoa”

JAVIER MARTÍN – Abantian elkarteko bazkide fundatzailea.

Donostia (Gipuzkoako Ganbera).
14:00h.

Asteartea, abenduak 10

“Bezeroa maitemintzeko artea”

MARCELO CASTELO – komunikazio persuasiboan arkitektoa, Thinking Heads agentzia ospetsuko ordezkaria.

Gasteiz (Arabako Ganbera).
14:00h.

Osteguna, abenduak 12

“Aro digitalean bezeroari arreta egiteak zenbateko garrantzia duen”

LAUREANO TURIENZO – Espainiako Retail Elkarteko lehendakaria. Retail arloko joera eta estrategiei buruz mundu osoan jarraitzaile gehien dituzten blogetako baten egilea.

Bilbo (Bilboko Ganbera).
14:30h.

Asteazkena, abenduak 18

“Merkataritzaren magia: nola sortu ideiak, gure salmentak areagotzeko”

JOSÉ Mª DE LA TORRE – ingeniari ilusionista, “Saltzeko Magia” ereduaren sortzailea.

Bilbo (Bilboko Ganbera).
14:00h.